XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EHAA-REN HARPIDETZARAKO ARAUAK 1993. URTERAKO

1. - Harpidetza-aldia

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarirako harpidetza-aldia urtearekin hasi eta bukatuko da.

Nolanahi ere, harpidetza-aldia bigarren seihilabeterako bakarrik izan daiteke, jasotako eske idazkiak ekainaren lehenengoaz geroagokoak baldin badira.

2. - Ordaintzeko modua

Harpidetza-saria aldezaurretik ordaindu beharko da beti, bai Postabidezko Bidalketa Agiriz bai Hartzailearen izeneango Taloiaren bidez.

2.1. - Postabidezko Bidalketa Agiriz egitekotan:

2.1.1. - Lehenengo eta behin, adierazi bedi hartzailearen izena eta haren helbidea, hala nola: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, Wellingtongo Dukea Kalea, 2, Vitoria-Gasteiz 01010, ARABA.

2.1.2. - Hartzailearentzako Bidalketa Agirian inprimatuta dagoen testuaren jarraian, Harpidetza 1/93 aipamena idatzi beharko da nahitaez.

Horrela egiten ez bada, itzuli egingo dugu Bidalketa Agiri hori.

2.1.3. - Azkenik, sartu gutun berean eta bidali lehen aipaturiko helbidera, Ordain Agiriaren fotokopia eta harpidetza-orria, behar bezala beteta azken hau, beharrezko ditugun xehetasun guztien berri izan ditzagun.

2.2. - Hartzailearen izeneango Taloiaren bidez egitekotan:

2.2.1. - Bidal bedi Taloia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria aipamena adierazita, goian aipatu den helbidera, eta horrekin batera harpidetza-orrian eskatzen diren xehetasun guztiak behar bezala beteta.

3. - EHAA-ren aleen bidalketa

3.1. - Zerbitzu honetako Erroldan halako hilaren 20an baino lehen sarrera eman zaien eskeidazkiek, jarraiango hilaren lehenengotik hasita izango dute egunean eguneango aleak jasotzeko aukera, eskegileek eurek agindu duteneko tokian.

Lehenagoko aleak, hots, eskea egin aurretik argitaratutakoak, aginduriko harpidetza-aldikoak diren arren, biltegian egon dauden aleak baino ez ditu harpidedunak jasoko, hau da, agortuta ez daudenak baino ez.

Dena den, ez jasotze horrek ez du inolako prezio beherapenik ekarriko.

4. - Harpidetzaren saria

1993. urterako harpidetza saria 18.250 PTAkoa da (BEZ barne).

5. - Bankubidezko ordainketa

Harpidetzaren saria Bankubidez ordaintzea nahi izanez gero, harpidetzarako eske-idazkiarekin batera honako xehetasun hauek jakainarazi beharko dira: Kutxa edo Banku izena, horien Ordezkaritza Etxeen Zkia. eta Kontu-Zkia., baina hori bai, aurreneko ordainketa Postabidezko Bidalketa Agiriaren bidez egin beharko da.